XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Japonesak aldegin dute.

Esaidazu bearrezkoena zer dezuten.

Jaungoikoari eskerrak, ez degu ezeren bearrik.

Bat bakarrik ere ez gaituzte il...

Baiña ain ona zeran ezkero, bi gauza eskatuko nizkitzuke: gaixoentzako sendagarriak eta aldarerako lorak.

Edertasuneko apostolutza ere ba-dago: Kristo, eder eta txukun jantzi: elizetan argizaria emanez, kandeleroak auts txuriakin garbituz, zapi zikiñak aldatuz; alfonbrak astindu, eta batez ere Kristoren edo Ama Birjiñaren oiñetan lore garbiak ipiñi.

PARKER 51

Parker ori ez det propaganda egiteko jarri.

Berdin zitzaidan Sheafer, edo Watermans, edo Underwood, edo beste edozein marka ez-ezagun bat.

Gauzarik errexena idazteko ere olako izen ez-entzunak erabilli bear!

Luma-apostolutzari buruz ari naizela konturatu izango zerate onezkero, edo obeto esan, Jaungoikoaren alde idatziz egin diteken propagandaz.

Gure sinismenaren oiñarriak bi oetxek dituzu: Tradizioa eta Liburu Santuak.

Au da: gure sinismena eunetik berrogeitamar, nolabait esateko, Mateok, Lukas-ek, Markok, Joanek, Pablok eta Pedrok... idatzitakoei zor diegu.

Onenetako idazle oiek, beren Parker-ren bidez gauza arrigarriak egiten dakiten oiek, eztute liburuxka au irakurriko, erriarentzako egiña baida.

Baiña nik orain buruan dauzkadan idazle ospetsu oietakoren batek irakurtzen badit, auxe esango nioke: A ze nolako apostolutza zure luma orren bidez egin dezakezuna!

Ara Joakin Calvo Sotelo.

Nik ez dizut esango teatro katolikorik onena berea danik.

La Muralla antzerki ori, obra nagusietakoa edo eguneroko komedi oietakoa danik ere ez, eztet esango.

Or konpon ikasiak!

Auxe bai, ordea, esango det: orain urte batzuk dirala, gizon ori paper batzuk idazten ibilli zan.

Idatzitakoa berriro letu, zuzendu; begiratu zion lau aldetatik bere egiñari.

Etzekian bukaera nola eman.

Bukatu azkenik... La Muralla dalako drama ori bukatu ere.

Eta jendeari on asko egin dio.

Biotz-barru asko astindu ditu beintzat.

Aizu, baiña nik ezdakit idazten!